Skip to main content

Demokraziaren Tokiko Defentsarako Europako Behatokia

Aldatu hizkuntza ingelesera | gaztelaniara

Demokrazia babestea tokiko mailan

Europa osoan, gero eta mehatxu larriagoak dira online-jazarpena, desinformazioa eta indarkeria fiskoa ere, eta oso eragin handia dute tokiko esparruan. 

Demokraziaren Tokiko Defentsarako Europako Behatokiak tokiko komunitateak indartu nahi ditu, demokraziaren kalitatea eta balioak babestuz. 

Behatokia lanean ari da gero eta indartsuagoa den erronka horretaz kontzientzia harrarazteko, datuak eta proba fidagarriak sortuz horretarako, gobernantza onaren arloko jardunbide egokiak trukatuz elkarrekin, ekintza instituzional koordinatu bat sustatuz eta tokiko eta eskualdeetako ordezkari hautetsien arteko lankidetza bultzatuz. 

Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluaren (CEMR),Bocconi Unibertsitatearen, Bilboko Udalaren eta Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) arteko lankidetza du oinarri Behatokiak, eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du. 

Zergatik jarri da zalantzan demokrazia?

  • Tokiko liderrak dira herritarrengandik gertuen dagoen gobernu-maila. 
  • Jazarpenaren eta indarkeriaren eraginez, gero eta tokiko ordezkari gehiago daude behartuta dimititzera edo zerbitzu publikoa uztera. 
  • Alkate eta zinegotziei mehatxu egiten zaienean, ahuldu egiten da demokrazian dugun konfiantza. 

Tokiko eta eskualdeko liderrei erreparatuz, demokraziaren lehen lerroari heldu nahi dio Behatokiak, Europako erakunde demokratikoek beren oinarrietatik erresilienteak izaten jarraituko dutela bermatzen laguntzeko. 

Garapen Jasangarrirako Helburuetako (GJH) batzuk lortzen laguntzen ari da Behatokia, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren barnean. Helburu hauek, batez ere:  

16. helburua

Garapen iraunkorrerako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, justiziarako sarbidea guztientzat ematea eta erakunde eraginkorrak, arduratsuak eta inklusiboak eraikitzea maila guztietan.

17. helburua

Garapen Jasangarrirako Munduko Lankidetza indartzea eta haren ezarpen-bideak indartzea.

Helburuak

Ikerketaren, sustapenaren eta parekoen arteko laguntzaren bidez, honako xede hauek betetzeko ari da lanean Behatokia: 

  • Tokiko eta eskualdeko demokraziaren aurkako mehatxuak monitorizatzea eta aztertzea. 
  • Kausa nagusiak eta sortzen ari diren joerak identifikatzea (sare sozialak, krimen antolatua, polarizazioa). 
  • Tokiko gobernuek garatutako erantzun eraginkorrak biltzea eta partekatzea. 
  • Ebidentzian oinarritutako analisiak lantzea, politika europarrak eta nazionalak formulatzeko orientabideak emateko. 
  • Tokiko politikan eta zerbitzu publikoan parte hartzea. 
  • Elkartasunerako, trukerako eta elkarrengandik ikasteko gune seguruak eskaintzea. 
  • Gobernu, alderdi eta erakundeentzako prebentziozko tresnak. 

Babesleak

Europako Udal eta Eskualdeen Kontseilua (CEMR)
Bocconi Unibertsitatea
Bilboko Udala
Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL)
Eusko Jaurlaritza

Jarri gurekin harremanetan